XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mementu honetan, beste altaboz batetik propaganda ematen hasi ziren.

- Emoziyua, benetako emoziyua, erosten baduzu gure negoziyua!.

- Nikolasa bost segundutara bakarrik, jaunak...! eta kilometro bat bakarrik falta da! Hau emozioa!.

Propagandakoak berea esateko aprobetxatu zuen tartea.

- Emoziyua, bai, emoziyua, erosten baduzu gure galtzerdi negoziyua!.

- Hemen datoz, jaun andreak, hemen datoz!!.

Jendeak lepoa luzatu zuen hobeto ikusteko, bi kontrarioak azken errektan zeuden.

Nikolasa Ringoren bizkarrera igo zen, karrera zaldi baten gainean egiten ariko balitz bezala.

Patxi Nubolari ia zutik zihoan bere autoan, horrela hobeto azeleratzeko.

Ehun metro falta ziren eta ia-ia parean zihoazen.

Berrogei metro, hogeitamar, hogei, eta Patxik metro bat kentzen zion oraindik Nikolasari.

- Zein ailegatuko aurrena?... gure negoziyua erosten duena!.

Propagandakoak berea bakarrik ikusten zuen, eta begiratu ere ez zien begiratzen karrerakoei.